XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bene benetan diozuet: zuek neri jarraitu didazutenok, munduaren berrikuntzan, Gizasemea bere jauntasun aulkian eseriko denean hamabi aulkitan eseriko zarete zuek ere, Israelgo hamabi leinuak epaitzen, dio Mateok.

Nork sort zitzakeen artifizialki zailtasun guztiok?.

Judas egiaz hamabeitakoa izan ez baldin bazen nori sort ziezaiokeen salatzailea Israelgo hamabi leinuen epailari eseriko zen promesa?.

Hamabiei buruzko sinoptikoen tradizioa, beraz, pazko aurreko tradizioa ez denik ezin uka.

Irakaspenak, manamendua eta aginpidea.

Jesusek, hain zuzen, hamabi mezulari aukeratzeak ba du esanahirik.

Zer adierazten da horrekin?.

Jesusek egitarau edo programa berezi bat zuela buruan.

Zenbakien sinbolismoa ezaguna da Biblian.

Hamabi mezulariak Israelgo hamabi leinuekin parekatzen dira; hamabi mezulariek salbamen komunitate eskatologikoa adierazten dute.

Eta Mateoren tradizioaren arabera hizkuntzak nahiz edukiak salatzen duenez tradizio zaharra Israel-era bidaltzen dira, eta horregatixek, hain zuzen, Israel-era bakarrik eta ez Samariara eta jentileetara joateko, irakatsi omen zien Jesusek.

Hamabi zenbakiaz ari garela ez dezagun ahaz Jesusen garaian oso sustraitua zegoen ideia hau: hamabi leinuetatik bi t`erdi bakarrik geratzen direla: Juda, Benjamin eta Libia-ren erdia.

Beste bederatzi leinu t`erdia K.a. 722. urtean, ifarraldea konkistatua izan zenean desagertu ziren, eta salbamen garaian bakarrik berritzuliko zituen Jainkoak, Sambation hibai sonatuaren gainean, (...).